Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-16 -- 2102.zenb

Landareak

Lisko eta lipitx

Jakoba Errekondo

Susana baten ha-zuzenaren gara puskak emandako komeria liskartsua eta lipiztaria denik ezin uka. Polita kalapita, haatik.

Liskoa eta lipitxa, gara berari deitzeko beste bi izen dira. Urte betean jaio, hazi, erreserbak osatu, heldutasun sexualera iritsi eta bere burua bukatze bidean somatzean loreak zabaldu eta ernalduz gero fruituak eta haziak ontzeko duen grina bideratzeko ematen du gara, liskoa edo lipitxa landareak. Noiz edo noiz, non edo non, sekula santan bat etortzez gero lan ederrak jarri dituzten bideak hartuarazi genien hitz hauei, inondik ere, bide-gurutzeren batean. Artoaren lipitx bizkaitarrak eta beterriko arbi giputzarenak tirabira, hika-mika eta disputa lipiztariak ez al dakarzkigu lerabidean gora? eta azaren lisko lapurtarrarena eztabaida, errieta eta istilu liskartsuen sasiak hartzen ari den bide-zidorra ez al da? Gararen garatu, aldiz, beste bide batetik daramagu, autobidean barrena, aise, gozo... Ahobetez ahobete, lerde haritxoen gisan, dabil garapen hitza; etorkizun garararako, iharrerako bidean.

Goi gain garan, garerdi-garerdian izanagatik gara erdiko gizakiak gara. Geurean gara ez baita garaiera edo kaskezurra zein altueran duguna soilik baita talentuaren emana ere. Milaka urtetan garapak utzi eta garangorriak, garagarrak... bezalako garauak eta garaunak, fruituak eta aleak bildu izan ditugu eta garai garaietan jaso goseteak, lapurrak eta edonolako aurkariak garaitzeko; baita garaite hauek ospatu ere. Garai gara hauetan, ordea, garaikarka dabilen idi parea dirudigu! Garondo galanta baina zulatua, garondozuloa. Garapenean garunik bat ere ez!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan