Astekaria

 Liburuak 

Neska txiki bat eskolara itzultzen

Irudia

Pilar Iparragirre


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Kamile eskolan da berriro

ANNE DE PÉTIGNY:: KAMILE ESKOLAN DA BERRIRO

TTARTTALO

ORRIALDEAK:: 18

prezioa ::4.70€

Kamile pozik dago oporren aurretik jostatzera joan ohi zen eskolara itzuli behar duelako. Lagun asko egin zituen han eta badaki eskolara bizkar zorro berria eta hamaiketakorako txokolatezko bizkotxoak gainean dituela iristen denean, hantxe aurkituko dituela. Kamilek lehengusu txiki bat du ordea, Mattin, bera baino urtebete gazteagoa, eta jakin badaki Mattinek beldur pixka bat diola eskolara joan behar horri. Izan ere, mutikoa ez da inoiz eskolara joan eta ez du hango ezer ezagutzen, Kamile bera salbu. Zer gertatuko ote zaio leku arrotz horretan? Iritsi da azkenean eskolara joateko eguna. Kamilek laster esan dio agur amari, lagunengana joateko. Mattinek berriz, ez du bere gurasoen ondotik alde egin nahi. Kamilek eskutik heldu eta andereñoarengana eraman du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza