Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-16 -- 2102.zenb

Iruzur fiskalak

Juan Mari Arregi


Gipuzkoako Foru Aldundiak sozietateen gaineko zerga %32,6tik %30era eta enpresa txikientzat %24ra jaistea adostu du. Batzar Nagusien erabakiaren zain, azkenean zerga hori onartuko balitz, Gipuzkoako Foru Ogasunak 89 milioi euro gutxiago bilduko lituzke. Bizkaia eta Araban %28an dago zerga hori eta Nafarroan %32,5ean. Inoiz asebetetzen ez den Patronalak %24rainoko jaitsiera eskatzen du. Praktikan, ordea, zerga hori, hainbat dedukzio eta iruzur fiskalen ondoren, %14 eta %18 arteko batezbestekora murrizten da. Baina, zergatik ez dago batasun fiskalik Hego Euskal Herriko lau Aldundiek enpresen interesei men egiten baldin badiete? Hainbat interes politiko dago jokoan. Hori oso argi geratu da zerga horren negoziazioetan Gipuzkoan. EAJk Araba eta Bizkaian %28ko tasa orokorra mantendu du, aldiz, Gipuzkoan EA gobernukideak eskatutako %30a onartu du. EAEko batasun fiskala hautsi du horrenbestez, baina ez enpresarien mesedetan izango diren etekin fiskalak, azken finean Araba eta Bizkaian lortuko dituztenen oso antzekoak izango baitira. Bi alderdiek iruzur fiskalak erabiliz egin duten eragiketa estetikoa izan da; azkenean enpresarien mesedetan. Politika fiskal horiekin Hego Euskal Herrian diru-kutxa publikoek urtean 300 milioi euro gutxiago jasoko dituzte. Beti bezala, politika sozialen bizkar.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun