Irailaren 14an abiatuko da Musikale nazioarteko jaialdia

Jon Torner

Jon Torner


0000-00-00

Musikalek, Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketak, Basauri, Erandio, Leioa eta Sestao bisitatuko ditu aurten. Hilaren 14tik 16ra bitartean 200 musikari baino gehiagok zeharkatuko dituzte hiri horietako kaleak. Euskal Herriko, Alemaniako, Italiako, Portugalgo, Indonesiako eta Burkina Fasoko musikariek parte hartuko dute, besteak beste, jaialdiaren zazpigarren edizioan. Euskal Herriko ordezkariak Mac Jeara’s Band (goiko irudian) eta Trikileku dira. Goizeko emanaldiak 12:30ean hasiko dira eta arratsaldekoak 19:30ean.


Argia.com 2012