2007-09-16 -- 2102.zenb
BATZUEN ARTEAN:: 1936KO UDAZKENA GIPUZKOAN: HERNANIKO FUSILATZEAK
ALBERDANIA
ORRIALDEAK:: 324
prezioa ::28€
2004an, Hernaniko Udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Sailak hitzarmen bat sinatu zuten EHUko Historia Garaikidearen Sailarekin. Horri zor zaio Mikel Aizpuru unibertsitateko irakasleak gidatutako ikerketa taldeak –Jesús Mari Gómezek, Urko Apaolazak eta Jon Odriozolak osatutako taldeak– burutu duen 1936ko udazkena Gipuzkoan: Hernaniko fusilatzeak izenburuko lana. Oindi menditik jaitsiz Hernani hartu zuten Errepublikaren aurkako tropa matxinatuek 1936ko irailaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean herri horretan desagerrarazi zituztenei aurpegia eta biografia jartzen ahalegindu dira ikerlariok, beren lana, besteak beste, atal hauetan banatuz: Errepresioaren memoria(k) edo historia(k); Gipuzkoa Bigarren Errepublikan (1931-1936); Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentziak eta erasoak; Gerra Zibileko errepresioa bi aldeetan: ereduak eta datu orokorrak; Frankisten fusilatzeak Gipuzkoan; Errepresio paralegala eta Hernaniko fusilatzeak; Bi egoera berezi: Galernako fusilatzeak eta elizgizonenak; Errepresioa Hernaniko herritarren aurka; Fusilatuen nortasuna; eta Iturriak eta bibliografia.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa