Astekaria

 Txandan 

Gure bikotea, kasu

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Andoni Mujika
Andoni Mujika

Abuztu bueltan izaten dira urtero errepikatzen diren antzerako berri batzuk. Zer eguraldi egin duen, nor hil den, nortzuk banatu diren, oporretan nondik zehar ibili garen, lanerako itzulera nolakoa izango den… Ederra rolloa!

Artea da gero bizi izaten ikastea! Urteekin bat, hobeto edo okerrago, nork bere trukutxoak hartzen ditu –ahalik eta ondoen– bizitzen jarraitu ahal izateko. Gutxi-asko oinarrizko teknikak, ohitura jasangarriak eta errepikatzaileak gutxienez, ikasten ditugu eta horiekin maneiatzen gara ahal dugun moduan. Askotan, teknika koldar samarrak direlakoan nago, eta kasurik onenetan, bizirik, ozta-ozta, oreka pertsonal eta afektibo interinoan, jarraitzeko estrategiak dira, baina hain hauskorrak izanik, sarri, gure biziraupenerako arkitektura hauskorrean hondamendia ekar dezakete, esaterako, gure bikotearen bideragarritasunean. Eta bi gauza gertatzen dira, edo gehiago. Bat, bikotearen eskutan pertsonalak diren zutabeak jartzen ditugu, ezjakintasunagatik ziurrenik, eta bi, menpekotasun jokoa goitik behera onartzen da, esan ala ez. Eta askatasun entrenamendu gutxi egiten dugu, eta kulpak, eta erdi-egia/erdi-gezurra, eta asperraldia, eta sentitzen ez duguna sentitu beharra, eta pobrezia…

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia