Astekaria

 Bertso berriak 

Euskaldun peto californianoari jarriak

I Ni naiz Euskaldun peto californianoa hemen berezkoa den tribu urbanoa. Osasun onekoa, sasoiko, sanoa. Soinean Gore-Texa buruan txanoa mendizalez jantzi ta tabernara noa.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
Aitor Sarriegi (Maddi Soroa)
II

Begira jarri eta
neurekiko diot:
“California honi
karisma zeriok”.
Inbertitu ondoren
lau miloi t’erdiok
zorretan gauden arren
neska eta biok
BMWdunari
pijo deitzen diot.

III

Nere T4-ak dauka
itxura liraina
kristal tindatuak ta
maria usaina.
Gaur sabai altxakorra,
lehen denda kanpaina
ta portabizikleta
atzean bikaina,
bizikletarik ez dut
inoiz izan baina.

IV

Ispiluan hiru-lau
zintzilikario.
Lastozko kapelari
kiratsa dario.
Nuklearren aurkako
mobidak medio
pegatina nahiz eta
behin jarri serio
ardi latxak azkenik
tokia jan dio.

V

Astea pasatuta
lantegian bertan
planak esplikatzera

ostiral gauetan.
Beti banoa edo
beti nator bueltan.
Baina noiz joaten naiz
kanpora benetan
paseoan banabil
asteburuetan?

VI

Tornulari, perito,
langabetu, maisu...
Furgonetak gaur egun
labela damaizu.
Beraz euskaldun gazte
bai, zerorri, bai, zu
oraindik Transporterrik
ez baduzu, aizu,
euskaldun izateko
zerbait falta zaizu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia