Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ekologia

Asmo onak bai, baina...

Legez kontrako ehizari aurre egiteko hainbat neurri hartu izan dituzte Afrikan; elefante ehiza gelditzeko adibidez boli komertzioa debekatu zuten. Neurri hori 90eko hamarkadan hartu zuten, pasa dira urte batzuk ordutik eta atzera begiratuz gero zer esan dezakegu? Hegoafrikan 1994. urtean sartu zen indarrean boli komertzioa debekatzeko araudia eta hamar urtean Kruger Parkeko elefante populazioa bikoiztu egin da. Superpopulazio horrek beste arazo batzuk eragin ditu ordea. Nola konpondu afera?

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Antisorgailuak konplexuak dira, beste leku batera eramatea garestia da, ehiza selektiboa izan daiteke onena agian: elefante kopurua mugatzeaz gain ehiztariek diru-sarrera ederrak ekarriko lituzkeelako bertakoentzat.

Baina elefanteena ez da izan Afrikan gertatu den ustekabeko bakarra, beste espezie askoren babeserako asmo onek animaliak neurririk gabe ugaltzea ekarri baitu. Eta horrek mundu guztiko aberats jendeei euren etxeko beheko suaren gainean animalien buru lehortuak zintzilikatzeko aukera berriak eskaini dizkie; beraz, ehizatzea ekonomiaren pizgarri eta animalien populazioa ziurtatzeko sistema ederra izan liteke.

Antzeko gertaerak ez dira beti kontzientzia ekologikoa indartu den neurrian gertatu. Ozeano Atlantikoko erdialdean dagoen Montaña Verde de Ascension irlan ez zegoen zuhaitzik Darwinen garaian, zientzialariak idatzita utzi zuenez. XIX. mendean Erresuma Batuko gobernuak hainbat lekutatik eramandako zuhaitzak landatzea erabaki zuen, bi, hiru, lau edo bost mendetan baso ederrak lortzeko esperantzan. Gaur baso tropikal trinkoak hartzen du irlaren azalera osoa. Ez ordea landatutako zuhaitzekin, beste batzuekin baizik. Antza, landatutako zuhaitzek babesa eskaini zieten beste landare tropikal batzuei eta azken hauek ugaldu dira izugarri besteak ahitzen joan diren heinean.

Adibide gisa aipatutako gertaera hauek kontzeptu ekologikoak zalantzan jarri eta iritziak birplanteatzera bultzatu ditu hainbat ikerlari. Beste era batera esanda umiltasuna berreskuratu eta naturari behatzea apaltasunez erabakitzen dutenak gero eta gehiago dira, naturak etenik gabe eskaintzen baitizkigu ustekabekoak.

Bukatzeko, aipatu dezagun DDT intsektizida ospetsuaren joan-etorriko historia. Joan den mendean erabat debekatu zen antiekologikoa zelakoan eta 2006ko irailean Munduko Osasun-Erakundeak, besteak beste urtero milioika pertsonaren heriotzaren erantzule diren malaria edo dengea transmititzen dituzten eltxoak akabatzeko dagoen biderik eraginkorrenetako gisa hartu zuen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia