Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-09-16 -- 2102.zenb

Nagore Irazustabarrena

Ozeano Atlantikoa, 1912ko apirilaren 14a. Afalorduan Titaniceko bidaiari guztiak ontziaren jangela ikusgarrietan bildu ziren; bakoitza bere klaseari zegokion jangelan, noski. Itsasontziko egunak lasaiak ziren, aspergarriak sarritan, baina egunero lau otordu eginez denbora errazago pasatzen zen. Titanic ez zen soilik bere garaiko ontzirik luxuzkoena eta azkarrena, ur gaineko jatetxe erraldoia zen.

guztia irakurri

Nagore Irazustabarrena

Alexandro Handiak Rnaturaren laguntza izan zuen bere garaipen militarrik garrantzitsuenetakoan. Ingurumenaren Geozientzien Europako Zentroan (Aix-en Provence, Frantzia) egindako ikerketaren arabera, K.a. 332an Alexandrok oztopo ugari zuen Tiro konkistatzeko. Garai hartan Tiro uhartea zen eta 45 metroko altuera zuten harresiez inguratua zegoen. Hilabete luzez saiatu zen Alexandro tiroarrak mendean hartzen, baina alferrik. Azkenean bere aginduetara zeuden ingeniariek kilometro bateko zubia eraiki zuten itsasoan, olatu handiak izan ohi ziren tokian gainera. Arkeologoek ezin izan dute orain arte esplikatu nola izan zen posible horrelakorik egitea. Orain erantzuna geologiak eman du: Brontze Arotik harea eta sedimentuak biltzen joan ziren bertan eta, horrela, pasabide naturala sortu zen, ingeniariek artifizialki zabaldu zutena. Inbasioa arrakastatsua izan zen eta 8.000tik gora tiroar hil zituzten. Zubiak toki horretako geografia betiko aldatu zuen; Tiro istmoa da gaur egun.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan