2007-09-16 -- 2102.zenb
Lizarra-Garazi itun zalapartatsua ez zen ezkutuan igaro, eta nahikoa zeresan eman zuen politikaren arlo praktikoan zein nazionalismoari buruzko arlo teorikoan, esklusioari dagokionez, batez ere. Eztabaida interesgarriak sortu ziren, euskal nazionalismoaren barruan ere, halako nazio itunen egokitasunaz, eta abar. Gaur egun indarrean dagoen Estella-Madrid itunak, berriz, ez du halako eztabaida interesgarririk pizten, ezkutuan aritu ez arren, eta benetan bitxia, nazio ituna izaki, ez da esklusioaz hitz egiten, eta bai, aitzitik, inklusioaz.
Era horretara, Lizarra-Garazi itunak Nafarroaren erabakitze eskubidea aldarrikatzea eskluientetzat jo zen; eta berriki, Hego Euskal Herrirako autonomia proiektuaz hitz egitean, Nafarroa jokoan ez zegoela haizatu zuten batzuek. Estella-Madrid itunak, aldiz, bete-betean sartu du Nafarroaren geroa joko politikoan, eta horrek guztiak –Nafarroako Gobernuko presidentziarako prozesuak, alegia– kritika, iruzkin eta eztabaida handiak sortu baditu ere, arlo politikoari egokitu zaizkio, gehienbat. Ez da egon sakoneko eztabaidarik azpian ageri zen nazio arazoaren inguruan.
Heldu da. Militante bat, bilduak direnei traktak banatzen: hau Euskal Herria dela eta errespetatu behar dela azalduz, dena lasai ari da pasatzen. Bat-batean, lurretik altxatzen dutela sentitzen du, eta zoko batera eramaten dutela. Hiru gizon dira, beltzez eta zibilez jantziak. Zer gertatzen den galdetzen die. Ea atxilotua den. Zergatik? Berak ez baitu deliturik egiten. “Paperak”. “Ez dut zergatik paperik agertu, ez banaiz atxilotua”. “Izena eman!”: “Mikel Etxeberria”. “Frantsesez hitz egin”. “Hau da nire izena”. “Ha!”. “Beraz, izena idatzi”. Horra hor izendatu behar ez den hurbileko zaintzaileen gogoeta eremua. Ikara sortu. Dupond ez den oro kanpotar gisa ikusi. Jauregian lanean ari zen paperik gabeko baratzezain edo lorezain maliarrari ez zioten paperik eman, bota zuten. Hau da politika berria.
Umiltasuna aipatzen dute. Gero eta lekukotasun gehiago ematen dute ospea dutenek –edo agintean direnek– frantses paperen eskatzera joan direlarik, frantsesak ote diren frogatzea eskatu zaielako. Askotan, Ipar Afrikan sortuak, hau Frantzia zelarik, gaur egun administrazioaren aitzinean ez dira fidagarri, susmagarri baizik, hain uzkur bihurtu den administrazioaren aurrean. Frantses nortasuna barnetik sumatzen dute, aldarrikatzen dute, eta gero eta gehiagotan zalantzan jarriak dira. Ondorioz, gaia ozenki plazaratzea erabaki dute, egunkarietan bizi izan dituzten abenturak kontatzen dituzte.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1