Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Nagore  Irazustabarrena

Nagore Irazustabarrena


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Alexandro Handiak Rnaturaren laguntza izan zuen bere garaipen militarrik garrantzitsuenetakoan. Ingurumenaren Geozientzien Europako Zentroan (Aix-en Provence, Frantzia) egindako ikerketaren arabera, K.a. 332an Alexandrok oztopo ugari zuen Tiro konkistatzeko. Garai hartan Tiro uhartea zen eta 45 metroko altuera zuten harresiez inguratua zegoen. Hilabete luzez saiatu zen Alexandro tiroarrak mendean hartzen, baina alferrik. Azkenean bere aginduetara zeuden ingeniariek kilometro bateko zubia eraiki zuten itsasoan, olatu handiak izan ohi ziren tokian gainera. Arkeologoek ezin izan dute orain arte esplikatu nola izan zen posible horrelakorik egitea. Orain erantzuna geologiak eman du: Brontze Arotik harea eta sedimentuak biltzen joan ziren bertan eta, horrela, pasabide naturala sortu zen, ingeniariek artifizialki zabaldu zutena. Inbasioa arrakastatsua izan zen eta 8.000tik gora tiroar hil zituzten. Zubiak toki horretako geografia betiko aldatu zuen; Tiro istmoa da gaur egun.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia