Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2102. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Erramun Landa margolariak Berrian: "Itogarria iruditzen zait hemengo kultur egoera. Konbentzionalismoz beteta gaude, baina ez da hori okerrena. Okerrena konbentzionalismoarekin asetzen garela ikustea da. Ez dugu besterik ezagutzen. Horrekin oso gordina izan nahi dut (...) Kulturaren instituzio horren ugaltzeak, niri, kontrastean, ez dit kulturaren sakontzerik ekartzen. Artearen gaineko nire planteamendua suizida da. Arteak eta kulturak transgresioaren bidetik jo behar dutela iruditzen zait. Gainerakoa eroso gelditzea da. Eta euskal herritarrak eroso gaude. Oso eroso. Gaur egun kultura marketing operazio bat bezala saltzen da, turismoaren eta politikaren zerbitzura".

 

Xabier Elorriaga aktoreak Diario Vascon: "Euskal zinemaren hasierak izugarriak izan ziren, ilusioz beterikoak (...) Garai hartan (80ko hamarkadan) erakundeen laguntza itzela izan zen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean Labaien zegoen eta euskal zinema hedatzeko gogo handia zegoen, filmen kostuaren %25eko diru-laguntzak ezarri ziren. Madrilen zeuden euskaldun asko bueltatu ziren hemen lan egiteko. Euskal zinemaren urrezko garaia izan zelakoan nago, euskal zinema berriaz hitz egiten hasi zen... Orain badirudi ikus-entzunezko industria garatzeko borondatea badagoela berriro, baina ikusiko beharko dugu".

 

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia