Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Josetxo Anitua

"The Residents edota El Fary: denetarik eskatu izan didate"

Hamar urtez musika-jartzailea izan da euskarazko pop-rock kantuak entzunarazi dituen Euskal Herriko dantzaleku handi bakarrean.

Irudia

Fermin Etxegoien


2101. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Josetxo Anitua
Josetxo Anitua (Iņigo Azkona)

Esadazu gustuko daukazun udako kantu bat…

Orokorki gorroto dut udako-kantu kontzeptua.

Dantzan egitea beharrezkoa al da gauez ondo pasatzeko?

Niretzat ez behintzat, baina esaiozu neska kuadrilla bati soltera-despedidan dabilen zapatu batean.

Bilbo erdian euskarazko musika Mari Errauskin bezalakoa ez al da? Gauerditik aurrera… etxera!

Ez, alderantziz, Antzokian dabilen jendeak behintzat garatu du beste ohitura bat euskal musika homologatzeko orduan.

Norantz egin du musika kontsumoak: jendeak gehiago daki ala gutxiago?

Nahiz eta jendearen gustua gero eta zabalagoa izan –zabalegia dela ere esango nuke– geratzen zaidan inpresioa da jendeak artista edo talde bakoitzetik geratzen dela kanta bat edo biekin orokorrean, eta hortik ez dela pasatzen, hainbesteko eskaintza dela eta.

Manu Chao ala David Bowie?

Biak, bakoitza bere esparruan. Chaorengan gustatzen zait nola joan diren sinplifikatzen bere kantuak Mano Negra-ren garaitik honaino. Eta Bowie asko maite dut Let's dance diskora arte, hortik aurrera ez dit ezer esaten.

Tira, Let´s dance diskotik aurrera Josetxo Anitua hasi zen abesten, Cancer Moon kultuzko taldeko kantaria bilakatu arte… Iragan horri esker kontratatu zintuzten Kafe Antzokian?

Antzokikoek apustu handia egin zuten nirekin. Euskal musika Bilbo erdian nola homologatu? Kantak eta hizkuntzak nahastuz baina estilo loturarekin. Halere atea zabalik utziz beste estilo edo erritmo apurketetarako. Esperimentua izan zen baina funtzionatu egin zuen.

Duzun ezohiko euskal estiloari esker asko ligatu duzu kabinatik, seguru nago…

Ez pentsa: zoritxarrez, nire lana intentsiboegia da ligatzen hasteko.

Beraz zure lana ez da dirudien txollo handia?

Nahiz inprobisatuak izan, nire sesioak luzeak dira. Bost edo sei ordu betetzeko ehun eta hogei kanta behar dituzu. Eta eskakizunen kontua: erabaki nuen eskaerak onartzea, baina ezin duzu eskatzen dizuten guztia jarri. Jendearekin eztabaidan aritzea hurrengo kantaren bila ari zarela, estresa da. Baita mila entzuleen presioa ere. Hala eta guztiz ere maite dut musika jartzea.

Egiguzu hamar urte hauetako zure top-ten gustukoa, gauez ondoen funtzionatu duten kantu ederren zerrendatxoa, hit horterak alde batera utzita…

White Stripes taldearen Seven Nation Army, Outkast-en 0h yeah, Atom Rhumba bilbotarren Gone, Kuraiaren Egunsentian, Xabier Montoiaren Izorra hadi, Txuma Murugarrenen Ganbaran gordetakoak, Scissor Sisters taldearen I don't feel like dancing, Lyricsson-en Bad Load (ragga estiloan), Sean Paul-en Temperature (dancehall), Rhianna-ren Umbrella (hip-hop).

Egin dizuten eskaerarik harrigarriena…

Asko egin dizkidate eta oso ezberdinak, The Residents taldetik El Fary-raino.

Despedida kantu bat?

Los Enemigos madrildar taldearen Dono mi cuerpo.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia