Astekaria

 Bertso berriak 

Oporrosteko sindromeari jarriak

I –Mediku jauna, gaixorik nago mina daukat barrenetik, aireportuan hasi zitzaidan lurreratu ginenetik. –Kendu hawaiar blusa eta etzan gorputza... tira zer duzun, ez dakit, baina ziur ez dela izango moreno faltarengatik.

Xabier Paya

Xabier Paya


2101. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Iņigo Azkona)
II

–Mediku jauna, makalik nago,
begi gorri, buruan min,
toju-tojuka, belaunak dar-dar
eta haginak kriskitin!
–Sudurra ere, aizu,
pittin bat hazi zaizu,
baina plantarik ez egin;
norberak ez du minik izaten
Munchausenen gaitzarekin!

III

–Mediku jauna, ez nago ondo
entzun nire aienea:
hilabetean lar goiz heldu zait
laneratzeko unea,
bi hile ahal balira
umetan legez! –Tira,
jada ez zara umea,
bada garaia gaindi dezazun
Peter Panen sindromea!

IV

–Mediku jauna, amak esan dit
kopetan dudala sua,
mingaina zuri-zuri dudala
eta tentsio baxua,
gero amak esan dit...
–Amari ahaztu barik
emaoizu abisua,
azaldu behar dizula zer den
Ediporen konplexua!

V

–Mediku jauna, orduan zer dut,
hilko naizen nahi dut jakin!
–Lasai, gaixoak ez zaitu hilko
erremedio honekin:
Zortzi ordu lanean
pasatu egunean
eta lo dexente egin,
eta min hori sendatu arte
segi egunero berdin!

VI

–Mediku jauna, ez dut egin nahi
berriz lanerako buelta,
desegin gabe dauzkat oraindik
motxila eta maleta!
Mesedez, eman baja!
–Inuxentea, jaja,
alperrik da errezeta,
zertan nahi duzu baja, jadanik,
bajoia baduzu eta!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia