2007-09-09 -- 2101.zenb
Kontsulta oso berba egokia da, hitzez edo keinuz galderaren espiritua baitakar bere baitan, eta galdetzea beti da ona. Politikaren edo beste edozein jardueraren oinarrizko printzipioa beharko luke galdetzearenak; galdetzen duena entzuteko prest dago eta egungo politikan entzutea bera balio garrantzitsua da. Legealdi honetarako herri kontsulta egingo zuela agindu zuen Eusko Jaurlaritzako hirukoak, baldintza batzuk betetzen baziren bederen. Bada, ekimenak eta eztabaidak hartu duten jitea ikusita, legealdi honetan ez dela herri galdeketa ospetsu hori izango esan liteke dagoeneko.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa