Astekaria

 Bero-beroan 

Lehentasunak aurrekontuetan

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2101. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2010ek Europako erreferente izan nahi du berrikuntzan. 6.714 milioi euro bideratuko dira horretara eta erakunde hauek osatuko dute diru hori: Eusko Jaurlaritzak 2.005 milioi euro, Foru Aldundiek 167 milioi euro, Dirubideen Euskal Kontseiluak 160 milioi euro, 383 milioi euro Espainiako Estatuak eta 196 milioi euro Europar Batasunak. Esku pribatuek jarriko dituzte 3.634 milioi euro. Beraz, sektore publikoak %45,8a jarriko du. Txalogarriak dira segidako helburu hauek: zientziaren eta teknologiaren gaitasuna eta lehiakortasuna garatzea, ezagutza gizartea zabaltzea eta erakunde publiko eta pribatuetan kalitatearen printzipioa zabaltzea. Txalogarriak dira helburuok baldin eta enpresa pribatu pribilegiatu batzuentzat diru publikoa eskuratzeko bidezidor ez badira. Halaber, beste alor batzuetarako ere aurrekontu mardulak behar dira, hala nola, osasunerako, hezkuntzarako eta bazterketa soziala desagerrarazteko eta ez dirudi gure politikarientzat hain premiazkoak direnik. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek superabit historikoak lortu dituzte 2005ean, 1.156 milioi eurotara iritsi arte (Barne Produktu Gordinaren %2) eta hori ez dago ulertzerik. Era berean, hainbat jendek premiak ditu, eta osasunean eta hezkuntzan inbertitzeko premia larria dago. Nolabait ELAk arrazoi zera dioenean: “Gure agintariek gizartearen beharrei arretarik ez jartzea erabaki dute, behar horiei guk geuk erantzutea erdietsi dute”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia