Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2101. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarroarra Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritutako filma grabatzen ari da azken asteotan. Algortako Portu Zaharrean, Gorlizen, Bilbon, Portugaleten eta Zaldibian grabatuko du filma bost astez eta besteak beste, Daniel Brühl, Hector Alterio, Barbara Goenaga eta Ramon Barea izango ditu protagonista.

 

Deabruak Teilatuetan taldeak iragarri duenez, abenduaren 29an zuzeneko emanaldia eskainiko dute Tolosako Bonberenea gaztetxean. Urtarrilean hasi ziren berriro entseatzen eta disko berria ere prest dute. 1973 izango da lan berriaren izena, taldekideak jaio ziren urtearengatik, eta aurtengo urria edo azarorako kalean izango da. 1998. urtetik geldirik egon dira tolosarrak, ikasketengatik elkartzeko arazoak zituztelako.

 

 

Joxe Lacalle, Daniel Vélez, Maria Angeles Goikoa, Jaime Basterretxe, Javier Gallego, Txema Ormazabal eta Luis Ziarrusta argazkilarien lanez osatutako erakusketa paratu dute Zarauzko Photomuseum-en. Euskal kazetaritza grafikoa bere kasa du izena erakusketak eta orain dela hiruzpalau hamarkadako fotokazetaritza lanak biltzen ditu. Besteak beste Zeruko ARGIA, Egin, Sud Ouest, Deia edo Punto y Hora de Euskal Herria egunkari eta aldizkarietan kaleratutako argazkiak bildu dituzte. Irudian Jaime Basterretxek Kirk Douglasi elkarte gastronomiko batean atera zion argazkia.

 

Zirtzilak antzerki taldeak Goomet izeneko antzezlana estreinatu zuen joan den astean Aiherrako Denen Etxean. Bederatzi lagunez osatutako antzerki taldearen lehen obra da, nahiz eta lehenagotik baduten taula gainean eskarmentua: iaz Antton Lukuren Libertimentuan lanean aritu ziren eta horren ondoren sortu zitzaien taldea osatzeko ideia.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia