Astekaria

 Hiruko Txikian 

Hegoaldeari so

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2101. alea
2007-09-09
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza

Jartzen gaituzte noiznahi hemengo aldean. Joan den igandean marmitako txapelketa egin genuen Urruñan. Iaz baino hamar bat bikote gehiagok parte hartu zuten. Bazkaltiarrak ere, laurogei bat gehiago. Herriko plaza goizetik animatua eguraldia ere alde. Eguerdi aldera telebistan pausatu genituen begiak Orioko traineru estropada aitzaki. Urdaibai nagusi, Gernika ingurutik bertaratutako koadrilaren pozerako. Ez ziren harrotu, ez genituen gu bezalako zale amorratuak. Bazkalondoan ohiko kantuak, bertako errepertorioa nagusiki nazio. Bestaldekoen aldean kantariagoak omen gu. Hala onartua digute, hori dugu gure balioa. Omen. Norbaitek galdetu du telebista piztea. La Sexta. Espainiako futbol liga hasia da. Derbia San Mamesen. Aupa Athletic, biba Osasuna, gora Reala. Oihuak hasi dira eta musikariak bertsolariena eginez, mikrotik ere orroka. Txuri urdinen ereserkia jo dute. “Gipuzkoan garela dirudi” ebatzi dit albotik bertako neska batek. Itzali dugu gazteleraz ari zen telebista. Jaia berbideratu dute musikariek Eperra kantatuz. Ez dut irudikatzen Gipuzkoako herrixka bateko elkarte batean frantses telebista martxan errugbia jarraituz eta B.O.ren eta Avironen aldeko oihu eta ereserkiak kantatuz bazkal ostean. Gehiengoaren pagotxa. “Arrazoirik ez dugu gutxi garelako”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia