Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-09 -- 2101.zenb

Diskoteka

Lauroba

Iker Barandiaran

Lauroba

LAUROBA ::Lauroba

GP Records

iraupena ::14´13´´

prezioa ::6€

Gitarra indartsuak eta pop-rock dantzagarria

Lauroba Donostiako talde gaztea da. Utikan eta Hamaika Bide-n aritutako Iker Lauroba da proiektuaren gidaria eta iaz Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten. Hala, honako disko txiki hau da lehiaketaren emaitza. Disko txikia diot, euskarazko lau kantuz osatuta dagoelako. Taldea oso irekia da musika ildoari dagokionez: batik bat rocka egiten dute, gitarra indartsuekin eta aldi berean melodikoa, tarteka punk-popera hurbiltzen dena. Baina Delorean-en tankerako elektronika eta musika dantzagarriarenganako zaletasuna ere antzematen zaie, baita The Clash-en, ska doinuen edota AEBetako folkaren zipriztinak ere. Hala, oraindik ez dute estilo zehatz batera mugatu nahi. Bestalde, hitz zuzen eta freskoak, gaur egungoak, idazteko, Lur Usabiaga, Xabier Silveira eta Itziar Ituñoren laguntza izan dute.

Lauroba

Lauroba taldea
"Ohikoa izaten da harreman kontuak era panpoxean jorratzea. Guk nahiago dugu zuzenak izatea"

Lan hau eklektikoa da, estilo asko nahastu dituzue. Hurrengo lanetan zer ildo jorratuko duzue?

Ez dugu taldea estilo konkretu batera mugatu nahi, egindako abestiekin gustura bagaude errepertorioan sartzen ditugu. Beraz, nik uste hurrengo lana ere horrelakoa izango dela.

Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazteak ate asko zabaldu dizkizue?

Hasieran baietz uste genuen, baina nahiz eta baliagarria izan, konturatu gara ez dela izan uste adina. Lehiaketak bultzada behar du taldeentzat erakargarriagoa egiteko eta Bilbokoarekin parekatzeko. Sariek erakargarriagoak behar dute, eta irabazleen promozio handiagoa egin beharko litzateke, kontzertu handiren baten telonero izatea, esaterako.

Lauroba taldeko bi kideren abizena da. Ez da ohikoa taldea abizenarekin izendatzea. Iker, zure proiektua dela nabarmentzeko da edo ez zenuten izen aproposik asmatzen?

Proiektua Haritz anaiak eta biok hasi genuen, eta izen egokia iruditu zitzaigun, originala ere bai ez baita abizen tipikoa. Hala ere, ez gara lehenengoak izan: horra hor Bon Jovi, Amaral...

Bitxia da diskoko kantu guztiak beste batzuek idatzi izana... Beste batzuek idatzitakoak eroso abesten dituzue? Gaia ematen diezue edo libre dute?

Guk idatzitakoak ere baditugu, baina disko honetan Xabier Silveira, Lur Usabiaga eta Itziar Ituñoren hitzak daude. Beraietaz fidatzen ginen eta libre utzi genien gaia; eta ondo asmatu zutenez, eroso abesten dugu.

Hainbat hitzetan aipatzen dituzue bikote harremanak, baina ez oso era erromantikoan, zuzen-zuzen baizik (“Ez nabil zure barkamenaren bila… berriz ere larrua jo nahi nuke lehertu arte”)…

Ohikoa izaten da harreman kontuak era panpoxean jorratzea. Guk nahiago dugu zuzenak izatea.

Oheak halako kantu omenaldia merezi zuen?

Parrandazaleok badakigu oheak horrelako omenaldia merezi duela batzuetan, eta jende askok ulertuko duen abestia da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan