2007-09-09 -- 2101.zenb
Iker Barandiaran
LAUROBA ::Lauroba
GP Records
iraupena ::14´13´´
prezioa ::6€
Lauroba Donostiako talde gaztea da. Utikan eta Hamaika Bide-n aritutako Iker Lauroba da proiektuaren gidaria eta iaz Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten. Hala, honako disko txiki hau da lehiaketaren emaitza. Disko txikia diot, euskarazko lau kantuz osatuta dagoelako. Taldea oso irekia da musika ildoari dagokionez: batik bat rocka egiten dute, gitarra indartsuekin eta aldi berean melodikoa, tarteka punk-popera hurbiltzen dena. Baina Delorean-en tankerako elektronika eta musika dantzagarriarenganako zaletasuna ere antzematen zaie, baita The Clash-en, ska doinuen edota AEBetako folkaren zipriztinak ere. Hala, oraindik ez dute estilo zehatz batera mugatu nahi. Bestalde, hitz zuzen eta freskoak, gaur egungoak, idazteko, Lur Usabiaga, Xabier Silveira eta Itziar Ituñoren laguntza izan dute.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa