2007-09-09 -- 2101.zenb
Maria Arrillaga Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1918) Arane baserrian jaioa, etxeko izena hartu zuen pilotan. Arane I.a izan zen, bera izan zen eta neba-arrebetan zaharrena. Ondoren etorri zen Arane II.a ere, Mariren ahizpa gazteagoa. Hamasei urte zituela hasi zen jokatzen Elgoibarko frontoian eta Bartzelonan jokatzen ari zen hamazazpirekin, 1935ean. Bost urte egin zituen Katalunian, Nuevo Mundo, Principal Palace eta beste zenbait pilotalekutan jokatuz. Ondoren, urtebete egin zuen Castellon, bi Logroñon eta sei urte Kanariar Uharteetako Tenerife eta Las Palmasetako frontoietan. Azkenik, urte bat egin zuen Valentzian. Bertan hartu zuen erretiroa, 36 urte zituela, Joseba Gazagaetxebarria pilotariarekin ezkonduta zegoela, eta alaba zuela... Oraindik ere badu kezka: “Azkeneko partida jokatu nuenean, bada, orduantxe ari nintzen zer edo zer irabazten!”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa