2007-09-09 -- 2101.zenb
Aberfeldy, Eskozia, 1733. Tay ibaia, Eskoziako ibairik luzeena, zeharkatzen zuen lehen zubia eraiki zuten. Ordura arte whiskya monasterioetan edo mendian galduta bizi ziren familiatan egiten zuten edabe sekretua zen; komunikabideak hobetuta, ordea, Highlands-eko inguruotan whisky ekoizpena garatzen hasi zen. Gainera, zerealak ziren Aberfeldyko ekonomiaren oinarri eta bertako ura egokia zen destilaziorako.
Undercover: Operation Wintersun du izena Planeta DeAgostinik merkaturatu berri duen bideo-jolasak. Bigarren Mundu Gerran dago girotua; John Rusell zientzialari britainiarra Berlingo bihotzean sartuko da, misio arriskutsu bat medio. Zientzialari naziak fisika nuklearraren aplikazioak gerrarako garatzen ari dira eta MI-6 zerbitzuak ikerketa horiek gerarazteko lana eman dio Ruselli. Abentura grafiko honetan fikzioa eta xehetasun guztiz historikoak nahasten dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1