2007-09-09 -- 2101.zenb
JOSÉ IGNACIO ANSORENA:: CANCIONERO POPULAR VASCO
EREIN
ORRIALDEAK:: 414
PREZIOA::28€
Ziur aski ezagunago izango da, oro har, José Ignacio Ansorena Miner Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo taldean egindako lanagatik, musikaren arloko jardunarengatik baino. Hala ere, Donostiako Kontserbatorioko txistu katedraduna eta hiri bereko Txistulari Bandaren zuzendaria dugu, besteak beste. Euskal musika eta kantuei berebiziko garrantzia eman izan dien pertsona, alegia. Eta zaletasun horri eskertu behar zaio jadanik duela hainbat urte Euskal kantak izenburupean plazaratu zuen tradizioz jasotako euskal kanten bilduma. Jesus Lasa, Pello Zabaleta eta José Ignacio Ansorenak berak egindako kantu haien jatorriko xehetasun eta hitzez hitzezko gaztelaniazko bertsioa da Erein argitaletxearen bidez kaleratu den Cancionero popular vasco izeneko liburua. Euskaraz abestu ohi diren kantuak dira guztiak, kanturen batean edo bestean hitzen bat frantsesez, latinez edo gaztelaniaz agertzen bada ere. Euskal herriarentzako nahiko ezagunak, batzuetan kantuen egileak zeharo ezezagunak izan arren. Eta gaiei dagokienez, ardoaren gainekoak, ezkontza dela-eta sortutakoak, amodioari eskainitakoak, lagunartekoak, istorioen narrazioak, dantzen oroi gisa kantatutakoak...
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa