Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2101. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Iker Murillo dantzariak Oarsoaldean aldizkarian esanak: "Dantzari profesionala izan nahi baduzu ez daukazu bestelako aukerarik, dena utzi behar duzu zure ametsa egi bihurtzeko, eta hori txikitatik jakina da, koreografiarekin batera ikasten den printzipioa (...) Suitzan kaletik zoazela ezagutzen ez dituzun pertsonek geratu egiten zaituzte egindako emanaldiagatik zoriontzeko, autografoak eskatzen dizkizute... Dantzariak bertan, kultura munduko pertsonaia oso garrantzitsuak dira".

 

Laura Mintegi idazleak Garan: "Diru-laguntzen sistema perbertsoa da. Kopuru bat ezartzen da aurretik jakin gabe zeintzuk diren beharrizanak kulturaren eremuan. Kopurua banatu egiten da eskaeren artean: eskaera asko, orduan talde gutxiagori diru gutxiago. Iaz proiektu interesgarria zena aurten laguntzarik gabe gera daiteke, eskaera gehiago egon delako. Irizpidea ez da kultura bera, baizik eta zenbat diru geratzen den beste arloetatik soberan. Gero diote kultura krisian dagoela. Barka, krisian dago banatzaileen irizpide maltzurra, zitala eta perbertsoa, ez sortzaileen eremua. Kultura bizi-bizirik dago, emankor. Hori bai, ekonomikoki itota".

 

 

Itxaro Borda idazleak Berrian: "Iparraldekoa naiz, Iparraldeko barnealdekoa... hemengo euskaran idazten dut gehienbat, nahiz eta batuaren sarea ere erabiltzen dudan... gai oso txiki, oso berezi eta oso lekutuak tratatzen ditut... Eta, hala ere, irakurleak ukanen ditudala pentsatzen dut. Eta egia da irakurleak baditudala. Eta horietako batzuk fidelak, hasiera hasieratik irakurtzen nautenak (...) Ohitu naiz hainbat urtez errekonozimendurik gabe idazten. Ez dakit hemengo kultur sistemak onartzen nauenetz ere. Funtsean, ez dut baitezpada maitatua eta ohoratua izatearen beharrik idazteko, hots, bizitzeko. Begiak, belarriak eta bihotza ditudano idatziko dudala badakit".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia