2007-09-02 -- 2100.zenb
Pertsia, K.a. IV. mendea. Ctesias greziarra Artajerjes II.a erregearen medikua zen. Eta hari esker izan zen lehenengoz unikornioaren berri. Ctesiasek zioen Lurreko animaliarik indartsuena eta azkarrena zela, eta Indian zuela jatorria. Ile zuriko asto handia omen zen, burua gorria zuen eta begiak urdinak. Kopetan metro beteko adarra zuen. Medikuaren esanetan, adarra edalontzi modura erabiliz gero epilepsia saihestu eta pozoi guztientzako babesa lortzen zen. Baina Ctesias ez zen inoiz Indian izan eta bere adarbakar hura lau espezieren arteko nahasketa asmatua baino ez zen: Indiako errinozeroa, Ekialde Hurbileko onagroa, Egiptoko antilopea eta rimua, Mesopotamiako hainbat erliebetan ageri den idia.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa