2007-09-02 -- 2100.zenb
Paulino Luesmak Elorrio eta Hernaniko presoen batzordeen aurka egingo duela pil-pilean dagoen honetan, EAE-ANVren izenean Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin egindako elkarrizketaren beste zenbait pasarte bildu ditugu bideo honetan. Jende askori duela 30 urteko egoera berean gaudela iruditu arren, Euskal Herriko egoera politikoa aldatu egin dela dio. Honezgain, bere soldata zergatik jaitsi duen galdetuta, alkate izatera ez dela dirua egitera joan erantzun digu. Azkenik, etxebizitza arazoari buruz hitz egin digu, beste herrietan bezala, Hernanin etxebizitzaren arazoa ez dela etxe gehiago eraikiz konponduko uste du eta bere iritziz lokal komertzialen egungo araudiak espekulazioa handitu du.
Bideoa zurean txertatu
Bideoa zure web gunean txertatzeko 'embed' eremuko kodea kopiatu berau agertzea nahi duzun html orrian. Orri honetara lotura jartzeko berriz, 'url' eremuko helbidea kopiatu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa