2007-09-02 -- 2100.zenb
Legazpi, 1968. Kazetaria. 1989tik bizi da Hernanin. Egin irratian lan egin zuen itxi zuten arte eta Euskadi Irratian jardun du azken urteotan. Euskararen eta presoen aldeko herri mugimenduan aritua. Hernaniko alkate berria da EAE-ANVren izenean. “Hautagaia izateko erabakia ez nuen bi minututan hartu” esan digu. “Nire lanbidea izugarri maite dudalako batetik, eta bestetik, pertsona egokia ni ote nintzen zalantzak nituelako”. Azkenik, ondo eta asko gogoetatu ondoren, “herriaren alde lan egin nahiak nire zalantzak uxatu zituen” diosku, alkate karguarekin gogotsu ageriz.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa