Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-02 -- 2100.zenb

Osasuna

Minbizi aurreratua daukaten gehienek malnutrizioa dute

Jabier Agirre

Paziente onkologiko askok elikadura eta nutrizio arazoak dituzte, beren gaitzaz gain. “Minbizi aurreratua duten pazienteen %80 inguruk malnutrizioa du”, adierazi zuen Carmen Gómez Candelak, Madrilgo La Paz ospitaleko Nutrizio eta Dietetika saileko buruak, apirilean Bilbon egindako kongresuan. Gómezek esan zuenez, elikadura egokiak ez du minbizia sendatuko, baina tratamenduari aurre egiten laguntzen dio gaixoari, haren gogo-aldartea eta bizi-kalitatea errotik hobetuz.

Malnutrizioa duten minbizi gaixoek apetitu falta, asetasun-sentsazioa, gorakoak eta idorreria edukitzen dituzte normalean. “Behar bezala elikatzen ez denean, gaixoak okerrago erantzuten die kimioterapia eta erradioterapiako tratamenduei, dosi gutxiago jasaten ditu eta albo-ondorioak nabarmenagoak izaten dira”. Kirurgiari dagokionez, zenbait kasutan atzeratu egin behar izaten da ebakuntza data gaixoaren nutrizio-egoera hobetzeko, eta horrek, noski, garestitu egiten du tratamenduaren kostua. Ikerketa batzuen arabera, desnutrizioa duen paziente onkologiko baten tratamendua behar bezala elikatua dagoen beste batenaren halako bi edo hiru kosta daiteke.

Tumoreen erdia baino gehiago sendatzen den garai honetan, Bilbon elkartutako adituek garrantzi handia eman zioten nutrizioari, urteetako tratamenduak jasan ditzaketen gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko baliabide modura. Gaixo horien nutrizio-egoera bermatzeko, ezinbestekoa da pazienteei banan-banango jarraipena eta tratamendua egitea.

Gakoa gaixoari arreta berezia ematea da, eta hori dietisten lana da. Gure unibertsitateetatik ateratzen diren dietistak, ordea, ez dira osasun-sistema normalizatuan aritzen. Gure ospitale gehienetan apenas dagoen dietistarik. Non daude, bada, nutrizioan trebatutako pertsona horiek? Erantzuna sinplea bezain etsigarria da: katering-enpresetan, estetika zentroetan, loditasunaren kontrako zentro pribatuetan... beren kualifikazioa baino askoz maila eskasagoko lanak egiten. Atera hortik kontuak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan