Astekaria

 Ezpalak 

Kaosaren harmonia lirikoa

Caótica Ana, Espainia, 2007. Zuzendaria: Julio Medem. Aktoreak: Manuela Vellés, Bebe, Nicolas Cazalé, Charlotte Rampling, Asier Newman, Lluís Homar. 118 m.

Mikel Garcia

Mikel Garcia


2100. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Bagenekien ez zela film erraza izango, oraingoan ere Medemek subkontzientearen eta ametsen muga ezkutuetan arakatuko zuela. Gure subkontziente kolektiboari buruzko fabula feminista izango zela abisatu zigun zuzendariak, eta emozionalki harrapatuko gintuela. Horretarako, Medemi duela urte batzuk hil zitzaion arreba Anaren omenez egindako pelikulak lengoaia sinbolikoa darabil, eta protagonistaren bidaia erreala eta hipnosi saioen bidez denboran eginiko bidaia uztartzen ditu. Sexu esplizituak Lucía y el sexo ekarri digu gogora eta amodiozko istorio tragikoak berriz Los amantes del círculo polar, baina hau ez da amodio istorio bat. Ez da istorio soila, behintzat, harago baitoa: Anaren pertsonaiarekin, historian zehar gizonek emakumeei eragindako sufrimenduaren ordezkari eta sinboloa eraikitzen du filmak. Emakumeak dira benetako protagonistak, bidegabekeriei aurre egin eta bizirauteko gai direnak.

Eta errealitate gordin hori irudikatzeko, Saharako gatazka eta Irakeko guda presente dituen errealitate krudela azaltzeko, poesia da nagusi. Poesia dario Caótica Anari, irudietan, paisaietan, koloreetan, musikan, aktoreen antzezpenetan... Ia bi orduz, Anak eskua har ziezagun utzi dugu, eta Ibizara eta New Yorkera eraman gaitu, aspaldiko garaietara, bortizkeriaz eta gorrotoz beteriko uneetara... Anaren kaosak, pixkanaka bere harmonia bilatu du, zentzua hartzen joan da. Eta berekin batera gorrotoa, maitasuna, poza, tristura, amorrua sentitu ditugu. Medemek arrazoi zuen: emozionalki harrapatu gaitu, eta hori, gaur egungo zineman, ez da gutxi.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2099 helbidean, Julio Medemi egindako elkarrizketa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia