Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-17 12:24:53
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-02 -- 2100.zenb

Liburutegia

'Bazko Arrautzak'

Mikel Hernández Abaitua ::Bazko Arrautzak

Atenea

orrialdeak ::252

prezioa ::15€

Hernández Abaituaren ipuinak bi hizkuntzatan

Errealitatea eta fantasiaren tenkan biziarazten ditu Mikel Hernández Abaituak 1995ean Bazko Arrautzak izenburuarekin euskaraz plazaratu zituen ipuinetako protagonistak. Orain, jatorrizko hizkuntzan eta egileak berak Huevos de Pascua tituluarekin gaztelaniara egindako itzulpenarekin kaleratu ditu Madrilgo, Alcalá de Henareseko eta Euskal Herriko unibertsitateek elkartzen dituen Ateneak, Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Zentroak. Liburuak, Ateneako euskal adarraren zuzendari Jon Kortazarren Vindicación de la alegoria azaltzen du, Mikel Hernández Abaituaren idazlanen, eta bidenabar Bazko Arrautzak bildumako ipuinen azterketa. Kortazarren iritziz, espresionismo kafkiarra, errealismo zikina eta surrealismoa dira, zeharo ezberdinak izan arren, halako hariak lotzen dituen Begiak, Anaia, Auzokoa, Zakar-poltsak saltzen ditut, Heriotzaren pabiloia eta Bazko arrautzak ipuinen ezaugarri nagusiak. Hiru istorioetako protagonistei beren bizitza errotik aldatu dien zerbait gertatu zaie; beste hiru ipuinetakoei, berriz, ohiko bizimoduaren monotonia haustera datorren gertaera. Guztien nahia, sortu zaien arazoari irtenbidea aurkitzea baino ez da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan