Euskal Herriko bost talde izango dira Tarregako antzerki jaialdian

Deabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata euskal konpainiak izango dira Tarregako Fira Teatre al Carrer kale antzerkiko aurtengo jaialdian. Deabru Beltzak antolatzaileek gonbidatuta joango da eta beste laurak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako Euskal Teatroa ekimenaren barruan. Jaialdia irailaren 6tik 9ra egingo da. Informazio gehiagorako: www.firatarrega.com.

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


0000-00-00


Argia.com 2012