2007-09-02 -- 2100.zenb
Batzuen artean ::Egan
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
orrialdeak ::326
prezioa ::18€
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren euskarazko gehigarria da Egan aldizkaria. Azken zenbakian plazaratu dituen lanen artean, Joaquín María de Alcibar-Jauregui (1746-1810) azkoitiarraren biografiari eta hark 1772an idatzi zuen Grand tourra izenburuko antzezlanari eskaintzen zaio tarte nagusiena. Honakoak agertzen dituzte: Lan horren eskuizkribua; Iñaki Aldekoa Beitiaren oharrak, antzerkiaren hitzez hitzezko transkripzioa eta moldatutako testua; eta Jose Luis Ugartek azaldutako Joaquin Altzibarren antzerkiaren hiztegia. Jakina, bada Egan honetan bestelako lanik ere: esate baterako, Juan Mari Lekuonak 1957-1958an idatzitako egunerokoa aztertzen du Jon Kortazarrek; eta 2006an argitaratutako euskal liburuen zerrenda aurkezten du Juan Luis Zabalak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa