Astekaria

 Hiruko Txikian 

Badoakigu

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2100. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Aurtengo abuztua. Piperrak, tomateak eta gainerako barazkiak herdoil, turistak legez, joan zaigu eritasun aipatuena bide zuen Xabino laguna. Ez ditu gozoak izan bere azken hogeita hamar urteak zornotzarrak. Errepresioa haragitan bizi izanari ez diot kexarik ezagutu, motiborik falta ez bazuen ere. Bere azken urteak elbarri, aurre egin zion bere muturreko egoerari puntako kirolariaren diziplinaz, borrokan zaildutako gizon eredugarriaren senaz. Ziburuko plazak bere hutsunea ekarriko digu igande eguerditan bereziki. Bere Zornotzan egin zioten agurrezko omenaldi debekatuak argi utzi du berriz ere agintari demokratikoen herra, Donostiako Morlansen bezala. Hildako guztiak ez direla berdinak. Niretzat ez behintzat. Ez dut ukatuko, ez ditut zurien plantak jasaten. Lluis Xirinacsek ere abuztuan utzi gaitu, inguratuta gauzkaten zintzo zuriak ezin gehiago soportatuz, bizi honi zentzurik ezin aurkituz, mundu hau klaustrofobikotzat joz, bere azken predikuak adierazten duen bezala. Hala ere, bakean utzi zuten bere agurrean hemen ez bezala, Katalunia ez dela Euskal Herria garbi utziz. Orain hogeita bost bat urte PSANek antolatu Valentziako Diadan ezagutu nuen, kementsu. Irudi harekin geratzen naiz. Horrela gogoratuko dut Xabinorekin batera.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia