Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-02 -- 2100.zenb

Diskoteka

Sapos y culebras

Iker Barandiaran

'Sapos y culebras'

Luis Vil & La mala crianza ::Sapos y culebras

Luis Vil Records

iraupena ::40’36’’

prezioa ::8.95€

Australiako rocka eta amorrua iragazi nahian

Euskal Herrian Australiako rocka errebindikatzen aitzindaria izan zen Ironic Cancer Phobia taldea. I.C.P.ren ostean, Luis Vilek punkyagoa zen Triturbo eratu zuen, baina handik aurrera bere proiektuari ekin zion, eta honako hau hirugarren lana da. Ibilera honetan ere antzematen zaio antipodetako rock gordina maite duela, baina askoz modu pausatuagoan jorratzen du: rocka eta garagea tamainan dauden arren, Nick Cave eta antzekoen erritmo geldo baina intentsoak lantzen ditu. Gainera, Vilen ahots grabeak eta abestiei ezarritako kutsu ilunak giro bereziak sortzen dituzte, deserosoagoak. Metaforaz eta sinbolismoz jositako hitzetan giza kontrolari, kutsadurari, emakumeen kontrako tratu txarrei, edertasun estereotipoei eta potentzia handiek ezarritako terrorismoari abesten die oso era landu eta ezohikoan.

Luis Vil

Luis Vil
«Gaur egun rocka guztiz inofentsiboa da. Lehen musikariak

Zein da Luis Vil, beste batzuek ikusi nahi ez dutenari erreparatzen dion ameslaria?

Estepako otsoa naiz, rocka maite duena. Musika egiteaz gain, eragiten didanaren gainean idazten dut: gizartearen kontraesanak, politika eta mundua mugitzen duten gauzak. Ez dut mundua aldatu nahi, baina jendea iratzartzeko-edo enkriptatutako flashak bidaltzen ditut.

Abestiak idatzi eta grabatzearen arrazoi nagusiena da zure barneko premia asetzea?

Kim Salmonek esango lukeen moduan rocka purga eta erredentzioa da. Maitasun, gorroto, ihesbide, zoriontasun edo pena premia dutenek musikaren bidez askatzen dituzte. Ni hunkitzen nauena da bazterrak astintzea eta barruan daukadan pozoia botatzea. Nire buruarekin askoz gusturago sentitzen naiz, nahiz eta jakin horregatik askok bizkarra ematen didatela.
Inoren lurrean zaudela uste duzu? Rockeroa, baina kutsu ilunarekin eta hitz gordinekin…
Bai, hala ikusten dut nire burua, baina ez dut aldatzeko asmorik. Gaur egun rockaren inguruan dagoenak atzera egiten dit. Sistemak underground edo alternatiboa irentsi, eta moda, negozio, oportunismo eta interesekin nahastu du. Ez ditut talde berriak jarraitzen, eta ez naiz rockaren zirkuituetan mugitzen…ez dudalako ospearekin amets egiten.

Rockak iraganeko “arriskua” galdu du?

Gaur egun rocka guztiz inofentsiboa da. Aspaldi MC5, Jim Morrison eta beste asko atxilotzen zituzten egiten zutenagatik; gaur egun, berriz, Marilyn Mansoni Grammyak ematen dizkiote. Beasts Of Bourbon taldeak, adibidez, oraindik arrisku kutsua badu; ezinbestekoa da alienatutako monotoniarekin apurtzeko.

Telebista zure obsesioa da?

Nire belaunaldiak telebista izaera kritikoarekin mundua ulertzen lagun zezakeen gailutzat zuen. Baina gaur egun telebista ikusleak manipulatzeko gailu oso garrantzitsua da iragarki, albistegi edota filmen bidez.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan