2007-09-02 -- 2100.zenb
“Ostegun beltza” izendatu dute komunikabideetan joan den abuztuaren 9a. Egun horretan munduko burtsetara iritsi baitzen AEBetako hipoteka ustelen inguruan sortutako eztanda. Orain eztabaidatzen da krisia noraino helduko den, noiz arte... eta agorrileko ekaitza den ala kalamitatea.
Abuztuaren 9an herritar gehienak oporretan zeuden, asko eta asko etxetik urruti gainera, eta gutxik aditu zuten egun hartan munduko burtsetan gogor jo zuen trumoia. Abuztuan ekonomi albisteei erreparatu ez dienak, apenas jakingo duen finantzen alorrean zerbait gertatua dela. Baina bakantzetatik etorrita egunerokotasunean oraindik doi-doi “lur hartzen” ari den herritarrak ondoko asteetan udako ekaitzaren ondorioez albiste ugari izango du.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1