2007-09-02 -- 2100.zenb
Albertako (Kanada) Unibertsitatean jokoak ikertzen dituen Jonathan Schaeffer-ek Polaris izeneko softwarea eraiki du karta jokoetan aritzeko.
Joan den hilean, adimen artifizialaren inguruko kongresu batean, Phil Laak eta Ali Eslami poker jokalari profesionalei desafio egin zitzaien, ezetz irabazi poker partida Polaris softwarearekin hornitutako makinari.
Paziente onkologiko askok elikadura eta nutrizio arazoak dituzte, beren gaitzaz gain. “Minbizi aurreratua duten pazienteen %80 inguruk malnutrizioa du”, adierazi zuen Carmen Gómez Candelak, Madrilgo La Paz ospitaleko Nutrizio eta Dietetika saileko buruak, apirilean Bilbon egindako kongresuan. Gómezek esan zuenez, elikadura egokiak ez du minbizia sendatuko, baina tratamenduari aurre egiten laguntzen dio gaixoari, haren gogo-aldartea eta bizi-kalitatea errotik hobetuz.
Uztailean utzi genuen negu-piurako giroa ez da apaldu eta hala moduzkoak izango dira bero zaleen uztak (tomate, alberjinia, piper...). Eskerrak Bargagainen jankizun genituen laharraren fruituak belztu direnari, ez dute beste urteetako gozo-punttua, jakina, baina gazizale garenontzako ez da punttu hoberik.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1