Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-09-02 -- 2100.zenb

Langile autonomoen estatutua

Daniel Udalaitz

Langile autonomoa

Berrogei urtez lan arloko legeria beraren menpe egon ostean,
Espainiako estatuko langile autonomoen kolektiboak eskubide eta
betebehar berriak baliatu ahal izango ditu.

guztia irakurri

Marian Beitialarrangoitia

Mikel Asurmendi

Marian Beitialarrangoitia

Legazpi, 1968. Kazetaria. 1989tik bizi da Hernanin. Egin irratian lan egin zuen itxi zuten arte eta Euskadi Irratian jardun du azken urteotan. Euskararen eta presoen aldeko herri mugimenduan aritua. Hernaniko alkate berria da EAE-ANVren izenean. “Hautagaia izateko erabakia ez nuen bi minututan hartu” esan digu. “Nire lanbidea izugarri maite dudalako batetik, eta bestetik, pertsona egokia ni ote nintzen zalantzak nituelako”. Azkenik, ondo eta asko gogoetatu ondoren, “herriaren alde lan egin nahiak nire zalantzak uxatu zituen” diosku, alkate karguarekin gogotsu ageriz.

kamara
guztia irakurri

Jurista euskaldunak

Urko Apaolaza

Nazario Oleaga

Justizian euskara erabiltzeko aldarrikapenak maiz entzuten ditugu gaur egun.

Baina askoren ustearen kontra, zuzenbidea ez da izan erdal munduaren gotorleku, eta euskara ez zaio izan zuzenbideari arrotz.
Irakurlea harrituko da jakitean azken bi mendeetan zenbat jurista ibili den zuzenbidearen bidezidorrean gure hizkuntza hauspotzen.

“Notari, abokat eta tribunaletako bertze jaunez ez dut erranen deusik. Ele ederrez beren jokotrien estaltzeko hok ez dute parerik”. Jean Etxepare mediku euskaltzaleak hitz horiexek idatzi zituen juristen inguruan. Mar de Chiquitakoak –Argentinan jaio baitzen– herritar askoren ustea letra garbiz jarri besterik ez zuen egin. Izan ere, euskaldun askok, baserriko nahiz kaleko, arrotza eta urrunekoa izan dute zuzenbide munduko erdal hizkera, lehen bezala orain.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan