2007-09-02 -- 2100.zenb
Euskalduna. Leyre, 20 años, pelirroja, garganta profunda y griego a tope”. Eta telefono zenbaki bat. Horrela zioen, hitzez hitz, Nafarroako egunkari bateko iragarkiak.
Gisako iragarkiak norberari eragiten dion erreakzioaz harago, hizkuntzaren ikuspegitik behintzat zenbait galdera eragiten du.
“Euskalduna” hitzarekin, zer esan nahi ote du? Euskal hiztuna ote da Leyre? Edo euskal herritarra? Euskaldun hitzaren definizioaz ohikoa dugun eztabaida planteatzen digu ilegorriak. “Griego a tope” dioenean, bistan da, ez da hizkuntzaz ari; “Vasco a tope” jarri balu ere, ez genuke aisa asmatuko zer den hori. Eta “euskalduna” horrek zer esan nahi du?
Amerikako Estatu Batuek (AEB) eztula egiten dutenean Europan katarroa dugu eta Afrikan auskalo zer. Herrialde aberatsotan CO2 isurtzen dugunean Poloetako izotza urtzen ari gara. Herrialde pobreetako “talentoak” herrialde aberatsek fitxatzen dituztenean, hemen gertatzen denak hor eta han eragina du; agian munduko historian beti gertatu den fenomenoen aurrean gaude, baina ezin uka orain inoiz baino kontzientzia handiagoa dugula “globalizazioak” gertatzen ari direla.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1