2007-09-02 -- 2100.zenb
Maddi Soroa
Otegi sartu dute
berriz kartzelara
baina zure etxean
Arnaldo falta da.
Zer moduzko udara
Donosti aldean?
Izozkirik banatzen
al dute gauean?
Donostiko badia
hurbil dago hortik,
ikusi al dira suak
ziegako leihotik?
Baina Arrigorriagan
zer esan zenuen?
Ez dakit delitua
Loiolakoa den...
Igualtsu zeneukake
zigorra alafede!
Pekinen ta isilik
egon bazina ere.
Zu barruan zarela
asko pozik daude,
ta asko kontra baina
triste jarri gabe...
Nola oroituko da
kartzelakoekin
tratuan dabilena
kartzeleroekin?
Ez zinen beldurtuko
orain Martutenen,
jende txarragoakin
egoten zinen lehen.
Zein doa kartzelara
politikagatik?
Ez bada ustelkeri
kasu batengatik?
Ez da ona izango
gure panorama
normaltzat hartzen bada
zu sartu izana...
Tori nire postal hau
eta ondo segi,
laster arte Arnaldo
animo Otegi.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa