2007-07-29 -- 2099.zenb
Rogelio Botanz: Tiempo, Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre eta Vuelos (Gaztelupeko Hotsak)
Literaturaren bidea apur bat urratu dugunok musika izan ohi dugu bidaide. Bidaide eta gogaide. Literatura eta musika elkarren ondoan doazen arte espresioak begitantzen zaizkit. 1970ko hamarkadan nerabe ginenok zorte handia izan genuela pentsu dut, garai hartako musika hagitz esanguratsua izan zela, baita berau profitatzeko berealdiko aukera ere izan genuela. Nire belaunaldikoen artean –nirean modu nabarmenean behintzat– literatura tokitan zegoen gure mundutik, baita gure imajinariotik ere. Musika, zentzu eta neurri batean, mundu hurbila nahiz urruna ulertzen lagundu zigun arte espresio bakarra izan zela ausartzen naiz esatera gaur egun.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa