2007-07-29 -- 2099.zenb
Amaia Ezpeldoi bagina bezala, Euskal Herriko lau bazterrak korritu ditugu kasik, egun bakar batean, autoan, Iruñetik Baionara, Baionatik Donostiara eta hortik, Gasteizko bidean, Euskal Herritik kanpora, musika festibal baterantz. Lagunez, eta maletez, bete dut autoa, eta pozik goaz bidaian, musika ozenki, baina Mozarten Libera me gabe; askoz jota Aretha Franklinen Rescue me. Hainbat kilometrotara egon arren, Gaztelan dagoeneko, Estatuan alegia, supituan Euskal Herrira bihurtu gaitu urrunean ikusitako polizia kontrol batek. Jatorrizko bekatuaz, lehen gurasoek egindakoez, zikindutako seme koitadu errugabeok, zer estrategia jarraitu darabilgu buruan, ez gaitzaten geldiaraz, eta geldiarazten bagaituzte ez gaitzaten susmagarritzat: diskoen artean requiem-a bilatu, gure naturaren arabera marikontxirena egin...
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1