2007-07-29 -- 2099.zenb
Batzuen artean ::Haur Literatur Lehiaketa. Ipuin eta komikia. 2006
Iruñeko Udala
orrialdeak ::64
Hemeretzi urte daramatza Iruñeko Udala Haur Literatur Lehiaketa antolatzen. Duela gutxi plazaratu duen izen bereko liburuan 2006an irabazle suertatu ziren ipuin eta komikiak daude bildurik. Egileak –Maitane Munarriz, Julen Villarreal, Jone Alzueta, Jon Goikoetxea, Zuriñe Muneta, Leyre Julian, Nerea Nuin, Aitziber González, Karmele Saenz, Ane Lore Ugarte, Irune Berrando eta Amaia Urabayen, ipuinetan; Lucía Nieto, Irati Martínez, Eneko Tirapu eta Iñaki de la Iglesia, komikietan– Lehen Hezkuntzako aurreneko, bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako neska-mutikoak dira. Haatik, badira Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek sortutako bi idazlan ere: Amaia Goñiren Maitasunak ilearen kolorea aldatzen du eta Irati Majueloren Ametsen bidaia.
osososososs ona
ainara 2008-04-23 13:24:07Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa