Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-29 -- 2099.zenb

Darfur

Hiltzear diren 10.000 haur Europara

Onintza Irureta

Haur batzuk oihalpean

Hiltzen ari dira Darfur eskualdeko (Sudan) haurrak. Haur ez direnak ere bai, jakina, baina L’Arche de Zoé Gobernuz Kanpoko Erakunde frantziarrak bost urte azpiko 10.000 haur salbatu nahi ditu Europara, Kanadara eta Amerikako Estatu Batuetara eramanez.

2007ko martxoan UNICEF eta tankerako hainbat erakundek idatzia zuten: Darfurreko gatazka medio urtebetean 812.855 haur hiltzeko arriskuan dira. Gatazkak bi milioitik gora haurri eragin die eta lau milioitik gora sudandarri. 812.855 horietatik L’Arche de Zoék hamar mila salbatu nahi ditu, Nazioarteko Legedian oinarrituz. Hamar milakoak zifra lotsagarria dirudi beste zifraren ondoan, baina milaka haur Sudanetik atera eta Europa eta Amerikara eramatea “abentura” izugarria izango da: nola atera handik? eta nola sartu Frantzian? Haur bahiketagatik hogei urteko kartzela zigorra jaso dezakete L’Arche de Zoé erakundeko kideek.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan