2007-07-29 -- 2099.zenb
Batzuen artean ::Rutas fáciles por los Pirineos
Sua
orrialdeak ::146
prezioa ::10€
Adin guztietako haurrek Pirinioak ezagutzeko aukera ematen duten ibilbidez osaturik dago Sua argitaletxeak kaleratu duen Rutas fáciles por los Pirineos. Propuestas para niños y niñas de todas las edades izeneko gida. Hirurogeita hiru ibilbide dira, denera, eta Pirinioak ondo ezagutzen dituzten mendizaleek diseinatu dituzte: Jon Benitok, Joan Portellek, Mikel Tellagorrik eta EduardoViñualesek. Ibilbide batzuk oso motzak dira; beste batzuk, luzeagoak; eta tartean badira mendizaletasuna serio hartu nahi duten neska-mutikoentzat propio pentsatutako “maila handiko” irteerak ere. Jakina, ibilbideak baldintza onenetan egiteko gomendioak ere ez dira falta.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa