2007-07-29 -- 2099.zenb
XVIII. mendean Bilboko Meseedetako eliza eraiki zutenek nekez igarriko zuten haren patua: kontzertu-areto bihurtzea. Kanpotik ikusita eliza duzue oraindik, tenplu zaharra; barrukoa berriz, Bilborock da 1997tik. Abadeen ordez, musikari eta antzezleek ase dituzte eliztar berrien arimak, arin bai arin igaro den hamarkada honetan. Eta ez da ikusentzulerik falta izan: Bilboko biztanleria osoaren bi halako, gutxi gorabehera. Ez da kristau kopuru makala.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1