Euskalsexari jarriak

I Hizkuntza denek dute bizi-egarria nahiz ttikiek iraupen arazo larria, Arantzazu ez, Bilbotik orain etorria euskara salbatzeko sistema berria.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


0000-00-00
Jexux Mari Irazu
(Karlos Corbella)
II

Euskalsexak zabaldu
digu oihartzuna
euskaran gaitzen batzuk
sendatzen dituna,
bistan da bi konpondu
behar dizkiguna:
erabilera eta
ahozkotasuna.

III

Hamasei bat artistei
zuzendurik soa
Galant, Rico, Duran ta
Vegaren goxoa,
ondo irtetzen bada
lehenengo pausoa
Cicciolina hurrengo
Euskaltzain Osoa.

IV

Bost mila lagunentzat
ikuskizun goren
egitarau zabala
denetatik omen,
telebistan ikusi
genuen ondoen
igande goizetako
mezaren ondoren.

V

Euskara ta jendea
elkarren antzeko,
hemen premirik zeinek
ez du gozatzeko?
Euskalsexak balio
beza indartzeko
eta gauza gehiago
normalizatzeko.

VI

Argia astekariak
bertsoari txanda
horrelako txoko bat
premizkoa zan-da,
nik atseden hartzen dut
gehienak esanda:
eskerrik asko, agur,
plazerra izan da.


Argia.com 2012