Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-07-29 -- 2099.zenb

Osasuna

Bakterio erresistenteen kontrako antibiotiko berria

Jabier Agirre

Merck sharp & done (MSD) multinazional iparramerikarrak Madrilen duen Oinarrizko Ikerketarako Zentroan (CIBE) diharduten zientzialariek antibiotiko berri bat aurkitu dute eta gaur egungo antibiotiko gehienei erresistenteak diren bakterioen kontra eginkorra da botika berria. Kalte gehien eragiten duten bakterioak, eta antibiotikoen aurka gogorrenak, bi dira: Staphylococcus aureus batetik, ospitaleetan harrapatzen diren infekzio nosokomialen hamarretik zortzi eragiten dituena; eta Enterococcus fecalis, bestetik

Antibiotiko berriari platenzina deitu diote, Streptomyces platenses bakteriotik lortua baita Mallorcako uharteko zoru laginetatik abiatutako ikerketen barruan. CIBEko taldeak zorutik lortutako bakterioen eta onddoen artean isolatu zuen konposatu kimiko berria.
Behin isolatu ondoren, ezaugarritze kimiko xehekatua eta hurrengo analisi biokimiko zehatzak MSD laborategiak AEBetako New Jerseyn dituen instalazioetan garatu dira. 2006. urtean, ikertzaile-talde berak ezaugarri antibiotikoak zituen beste konposatu bat ere identifikatu zuen S. platenses-en laginetan, baina ez dirudi oraingoz garrantzia berekoa izango denik.

Fernando Pelaéz ikerketaren koordinatzailearen ustez bi antibiotikoen organismo ekoizleak andui berekoak diren arren, badute funtsezko desberdintasuna: aurrena aurkitu zenak bakterioetan gantz-azidoen sintesian parte hartzen duen entzima bat inhibitzen duen bitartean, platenzinaren mekanismoak bi entzima diferenteri egiten diela eraso, eta horregatik dela eraginkorragoa erresistentzia-erreakzioen aurrean.

Antibiotiko berria esperimentazioko animalietan, arratoi eta saguetan, probatu da eta oso eraginkorra dela ikusi da, bai S. aureus-ak bai E. faecalis-ek eragindako infekzioetan. Orain, platenzina antibiotikoaren ezaugarritze kimikoa lortu ondoren, ikusi egin beharko da ea zer-nolako maila erakusten duen ospitaleetako infekzio erresistenteen kasuan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan