Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 12:03:32
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-07-29 -- 2099.zenb

36ko Gerra. Uztaileko kronika

Josu Chueca

El Duesoko (Santoña, Kantabria) kartzela

Ez da gai erosoa gudari izandakoentzat, ezta Eusko Jaurlaritzaren buruzagientzat ere. Urte askoan gai tabua izan zuten, batzuek eta besteek, Laredo eta Santoña arteko padura nahiz hondartzetan gertaturiko errendizioa. Zergatik baina? Aldez aurretik italiarrekin izandako hartu-emanak, Errepublikaren aldeko kideei bizkarra emanez burutu zituztelako, eta frankistek italiarren txanda hartu zutenean ankerkeriaz jokatu zutelako.

guztia irakurri

Darfur

Onintza Irureta

Haur batzuk oihalpean

Hiltzen ari dira Darfur eskualdeko (Sudan) haurrak. Haur ez direnak ere bai, jakina, baina L’Arche de Zoé Gobernuz Kanpoko Erakunde frantziarrak bost urte azpiko 10.000 haur salbatu nahi ditu Europara, Kanadara eta Amerikako Estatu Batuetara eramanez.

2007ko martxoan UNICEF eta tankerako hainbat erakundek idatzia zuten: Darfurreko gatazka medio urtebetean 812.855 haur hiltzeko arriskuan dira. Gatazkak bi milioitik gora haurri eragin die eta lau milioitik gora sudandarri. 812.855 horietatik L’Arche de Zoék hamar mila salbatu nahi ditu, Nazioarteko Legedian oinarrituz. Hamar milakoak zifra lotsagarria dirudi beste zifraren ondoan, baina milaka haur Sudanetik atera eta Europa eta Amerikara eramatea “abentura” izugarria izango da: nola atera handik? eta nola sartu Frantzian? Haur bahiketagatik hogei urteko kartzela zigorra jaso dezakete L’Arche de Zoé erakundeko kideek.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan