2007-07-29 -- 2099.zenb
1952. Beskoitze (Lapurdi). UDFko kidea (Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna).
Ipar Euskal Herriko politikari zentrista eta abokatu ezaguna. Baionako Herriko Etxeko auzapezaren albokoa edo alkateordea. Hirigintzako sailburua da: hiriko azpiegituren eta desplazamenduen arduradun nagusia. Batera plataformako kidea. Alderdi abertzaletako hainbat kiderekin hurbileko harremanak ditu. Euskaltzale
gisa azaldu zaigu.
Bilboko Udal Aurrezki Kutxa (BUAK) eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa (BAK) batu zirenean eratu zen BBK, 1990ean. Jatorriak, ordea, duela 100 urtekoak dira, eta, beraz, aurten ari da bere mendeurrena ospatzen. Historian zehar aldatuz eta garatuz joan da BBKren eginkizun soziala.
“100 urteko bizitza”, goiburu horixe aukeratu du Bilbao Bizkaia Kutxak, BBK-k, lehen mendeurrena ospatzeko. BUAK eta BAK kutxek bat egin ondoren, 1990ean eratu zen BBK, eta, aurten, hainbat ekitaldi antolatu ditu 100 urteko ibilbidea oroitzeko.
Liburu bat euskarari buruzkoa, orain dela laurogeitaka urte eskoziar hizkuntzalariak Markinan (Bizkaia) egina eta Herbehereetan argitaratua (1925), oraindik orain Jabier Kaltzakorta ikertzaileak maitekiro eta maisuki aztertu eta Labayrun berrargitaratua. The Basque Dialect of Marquina, euskara monografiatan lehenengoetakoa, eta abentura bat osoa.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1