Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 12:08:05
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-07-29 -- 2099.zenb

Nagore Irazustabarrena

Donibane lohizune, 1928. Udako goiz batez Maurice Ravel (1875-1937) hondartzan zegoen eta itsasoan bainu bat hartzea erabaki zuen. Urtebete lehenago, 1927an, Ida Rubinstein dantzari eta koreografo ezagunak “espainiar izaerako ballet batentzako” musika egiteko eskatu zion ziburutarrari. Pariseko Operan erraz ahaztuko ez zen lana estreinatu nahi zuen Rubinsteinek.

guztia irakurri

Artemisa etxera eramateko 28,6 milioi dolar (21,4 milioi euro) ordaindu berri ditu bildumagile europar anonimo batek. Enkantea New Yorkeko Sotheby’s etxean izan zen eta, filmetan ikusi ohi den bezala, lehia gogorra izan zen hiru bildumagileren artean. Eta azkenean errekor guztiak hautsi zituen Artemisa eta oreina brontzezko eskulturak; eskultura baten truke inoiz ordaindutako kopururik handiena 27,4 milioikoa zen ordurarte, Brancusiren Txoria espazioan lanagatik duela 2 urte ordainduak. Artemisaren eskultura K.a. I. mendea eta K.o. I mendea bitartean egin zuten, eta adituek lanaren mugimendua eta xehetasunen kalitatea nabarmentzen dituzte. Baina halako dirutza merezi ote du? Sotheby’s-eko Richard M. Kesereyk baietz dio, zalantza izpirik gabe. Eta zer esango du, bada, kopuru horren zatitxo bat poltsikoan bero-bero duen bitartean?

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan